Nor Gara

 

Maider Otxoa Eguilegor

Haur-nerabeen, helduen eta familia psikologoa

  • Psikologian Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean karrera amaierako sari bereziaren lorpenarekin.
  • Osasun saileko akreditazioa eta GZ01999 kolegiatu zenbakia.
  • Haur eta nerabeen psikologiaren masterra (AEPCCC).
  • Familia eta bikote psikoterapian masterra (AVAPSI-FEAP).
  • Hazkuntza Terapeutikoan espezializatutako formakuntza (BIRAKA).
  • Doluaren akonpainamenduko formakuntza (MAR).

Nire ibilbide profesionalean, hainbat esparru klinikotan eta hezkuntza mailan lan egin dut, eta esperientzia profesionala psikoterapiaren praktika pribatuarekin uztartu ahal izan dut Neu Psikologia kontsultan, modu honetan, banakako eta familia arretan esperientzia zabala lortuz.

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko hainbat sailetako ikerketa eta lankidetza proiektuetan parte hartu dut. Bestetik, Esku-hartze psikologikoak burutzen aritu naiz arazo psikiatrikoak dituzten ikasleekin Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Modulu Terapeutikoaren baliabidean. Gipuzkoako Psikologiaren Elkargo Ofizialeko larrialdietan eta katastrofeetan esku-hartze psikologikorako taldeko kidea naiz.

Azken urteetan, Donostiako Udaleko Esku-hartze Goiztiarreko lan taldeko psikologoa naiz. Bertan, familiekin zuzeneko esku-hartzea egiten dut eta adingabeen babeserako sistemaren inguruan, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen diet osasun eta hezkuntza arloko profesionalei.

Joana Esteve Okariz

Haur-nerabe eta helduen psikologoa-psikoterapeuta

  • Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibersitatean.
  • Osasun saileko akreditazioa eta GZ02210 kolegiatu zenbakia.
  • Psikoterapeuta akreditazioa FEAPen.
  • Harreman Psikoterapian Masterra (IPR, Madril).
  • Arte eta gorputz adierazpenean posgradua (EHU).
  • Haur eta nerabeen psikoterapian formakuntza espezializatua (APM).

2014 urtetik egiten dut lan Neu Psikologian, eta lan hau hainbat esku-hartze taldeetan parte hartzearekin uztartu dut. Udaleko gizarte-zerbitzuetan familien esku-hartze teknikari gisa, non familien, haurren eta nerabeen psikologo lanak egin ditudan. Psiquiatriako hainbat zerbitzuetan taldeko eta banakako psikoterapeuta moduan esperientzia desberdinak izan ditut.

Arte-terapiari dagokionez, formakuntza jaso eta nire esperientzia profesionalean tratamendu psikoterapeutikoa osatzeko hainbat adierazpen eta ez-hitzezko tresna bildu ditut, batez ere, haur eta nerabeen tratamenduan erabiltzeko. Eta helduen kasuan prozesu sortzaileetan esku-hartzea moldatuz.

Psikologo gisa, nire beste alderdietako bat ikerkuntzarena izan da, hainbat artikuluren eta “Nortasun nahasteen etiologia eta tratamendua” liburuaren argitalpenean (Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo).